Etxeak Luz Saint Sauver-en inguru menditsuaren ikuspegi harrigarriak dauzka. Oinez bost minututara Frantziako Tourreko bidea, taberna eta jatetxeak aurki daitezke. Horretaz gain, 14 pertsonentzako lekua du.
Berriztatutako etxe honek, zoruko berogailua du, baina kutsu tradizionala mantenduz, ikatz berogailuak dauzka arratsalde hotzentzat apartak.
Sukalde handi bat dauka patiora garamatzan atearekin. Bertan barbakoa egiteko lekua eta beste gela txiki bat daude. Gela horretan, hozkailu bat gehiago eta arropa garbitzeko gailuak ditu.
Egongelan 12 pertsonentzat aulkia dago, telebista, DBD-a, KD musika-gailua eta jolas-toki batekin. Horretaz gain, ohea egiten den sofa bat dago bi pertsona gehiagok lo egin dezaten.
Lehenengo solairuan 3 logela daude eta bainugela bat, gauzak gordetzeko sarrera handi bateaz gain. Iskina batetan txoko eroso bat dago, mapa, erreferentzi liburu eta ordenagailu batekin (internetera konektatzeko aukerarekin).
Eskaileretan gora joanaz teilatupe bat daukagu ohe a handi bat eta 4 txikirenik. Balkoi txiki batek inguruko paisaiak erakusten dizkigu.
Inguruak
La Petite Maison de Montagnes Hautes-Pyrenees-en bihotzean kokaturiko etxe erosoa da. Inguruan erdi aroko Luz Saint Sauver herriaren paraje txundigarriak ditu. Gainera 14 pertsonentzako lekua du.
Haute- Pyrenees-en kokaturiko herri hau, paisaia, istorio eta naturaz inguraturik dago. Mendiak dena inguratzen dute begiratzen dugun lekura begiratuta. Bailara ederrenetariko batetan Luz dago kokaturik, 711 metrotara.
Herriaren historiaz gozatzeko Saint Andre eliza, zubi Napoleonikoa edota Santa Mariako gaztelua bisitatu daitezke. Erlaxatzeko momentu bat nahi izan ezkero, Luz Spa-ra joateko aukera dago. Sukaldean jaioak zaretenontzat, Astelehen goizetan merkatua dago Luzen.
Beheko Solairua:
1823ko etxe honek, etxe berriztatu baten modernitateak eskaintzen ditu baina kutsu tradizionala mantenduz.
Sukalde berriztatuak, laba bat eta gas/zeramika plaka bat du. Hozkailua, izozkailua, mikrouhin-labea eta teontzi bat ere. Sukaldetik patiora irten zaitezke, non barbakoa egiteko lekua dagoen mahai bat eta aulkiekin.
Horretaz gain, gela txiki bat dago hozkailu bat gehiagorekin. Labadora, lehorgailua, plantxa eta plantxatzeko taula.
Egongelan, 12rentzat dago lekua eta ohea egiten den sofari esker 14k egin dezakete lo. Telebista, DBD-a, KD musika-gailua eta jolas toki bat ere badu. Berogailu bat ere badu lekua berotzeko.
Eskailerek lehenengo pisura eramaten gaituzte eta bidean komun txiki bat dago.
Lehen solairua eta teilatupea:
Lehen solairuan 3 logela eta berriztutako bainugela bat daude. Bainugelak bainera eta dutxa ditu. 3 logelek 2 ohe txiki daukate, batu ezkero ohe handiago bat lortuz.
Lehenengo pisurako sarrera bat dago (beheko solairutik iritsi daitekeena), zein bizikleta, eskiatzeko tresnak eta mendiko botak gordetzeko aparta den.
Iskina batean leku eroso bat dago berogailu bateaz, bertan hainbat mapa, liburu eta interneterako sarrera duen ordenagailu bat daude.
Eskailerek teilatupera eramaten gaituzte. Hau logela handi bat da non birentzako ohe handi bat dagoen eta 4 ohe txiki gehiago.
Horretaz gain, balkoi txiki batetatik inguru menditsua eta herria ikus daiteke eta bertan dagoen eliza tenplarioa ere.